2020/04/01 <> 2020/05/03 Erakusketak

Txoriak, gure lagunak [ATZERATUTA COVID19 DELA ETA. DATAK ORAINDIK ZEHAZTEKE]

Ingurumen Baliabideen Etxea

Atzegi Elkarteko pintura tailerra ikasturtean zehar hirian kezkatzen dizkien gaien inguruan lanean aritu da. Landu dituzten  gaien artean, Donostiako txolarreen egoeraren inguruan aritu dira. Hiriak, pixkanaka, naturari lekua kentzen dio eta gero eta berdegune gutxiago daude naturarentzat hiriguneetan.

Horren ondorio bat da txolarreak desagertzen ari direla Donostian;  gero eta gutxiago daude hirian eta Atzegiko pintura tailerra kezkatuta dago honen inguruan. Horregatik, Txoriak, gure  lagunak erakusketa sortu du; honekin, hegazti horiek gero eta gutxiago ikusten ditugula azpimarratu nahi du taldeak eta aldi berean, hiritarrak horren inguruan pentsatzera bultzatu nahi ditu. Hau guztia erakusteko, Cristina Enea da leku  proposena, hirigunean naturak daukan arnasgune handi bat baita.

Erakusketa hau hogei obra inguruk osatzen dute eta  Atzegiko pintura tailerreko parte hartzaileek egin dituzte, guztiak adimen desgaitasuna duten pertsonak. Margolanak banaka eginda daude, baina euren arteko elkarlan dinamikak ere sortu dira kasu askotan.

Informazio gehigarria

Lekua: Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea

Beste aktibitateak
2017-11-26

Arropa truke-merkatua

Zerrendara itzuli