“Txingurri hor dago” ibilaldi gidatua
2018/06/16 (10:00) Ibilialdiak

“Txingurri hor dago” ibilaldi gidatua

HidroLogikak Ingurumen ipuin lehiaketa

Bidebietako Kontadores Zentrotik abiatuko gara, eta Txingurri errekaren ibilbidea jarraituko dugu, nahiz eta egun ezin den mapetan kokatu, ez eta, zoritxarrez, haren ubide naturala erakutsi ere. Txingurri erreka, Herreratik Larratxo bitartera egindako urbanizazioaren eraginez gure inguruko errekek jasandako ubideratze-prozesuaren adibide argia da. Ibilaldian zehar egingo diren geldiuneetan emango diren azalpenak, hainbat bizilagunen kontakizunekin osatuko dira, eta ibilaldiaren amaieran ubideratu gabe dagoen Larratxo erreka ezagutuko dugu. Kontadores-Gazteria eta Altzako Historia Mintegiarekin elkarlanean.

Informazio gehigarria

TOPALEKUA: Kontadores. Pasai San Pedro, 13. Bidebieta
ES NECESARIO INSCRIBIRSE: 943 453 526 / cristinaenea@donostia.eus

LEKU GUZTIAK BETETA