2017/11/22 (17:00) Ibilialdiak

Tolosako Babarrun Elkartera bisita

Haziera Ingurumen Baliabideen Etxea

Tolosako Babarrun Elkarteak Tolosako babarrunen ekoizleak batzen ditu. Lekale hori da Gipuzkoako barietate ezagunena eta bertako kultura gastronomian
berebiziko papera betetzen du. Elkartearen lana ezagutuko dugu bisita honetan, bai eta babarrunaren haziak nola hobetzen, kontserbatzen eta ugaltzen dituzten ere.

Informazio gehigarria

Lekua: Tolosa

Doakoa
Izena ematea beharrezkoa da: 943453526 / cristinaenea@donostia.eus
Topalekua: Tolosako tren geltokian, Geltoki kalea 4