Semillas Elosegui-ra bisita eta agurra
2019/12/03 (17:00) Ibilialdiak

Semillas Elosegui-ra bisita eta agurra

Haziera Ingurumen Baliabideen Etxea

Urte honen amaieran, Elosegui hazi dendak bere ateak itxiko ditu behin betiko. Haziera-tik agur bisita txiki bat antolatu dugu “erremolatxaren” dendaren historia ezagutu ahal izateko ere. Ehun urte baino gehiagotan hiriko eguneroko paisaiaren parte izan den denda bat, La Bretxa merkatuko nekazaritza-mikrokosmos txikiaren elementu garrantzitsua izan dena.

Informazio gehigarria

Lekua: Foru Jauregiko arkupeak. Gipuzkoa Plaza, Donostia

Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.