Orientazioa: kirol berri bat naturan
2019/11/16 (10:00-18:00) Ikastaroak eta taillerrak

Orientazioa: kirol berri bat naturan

Uliako Interpretazio Zentroa

Orientazioa naturan burutzeko kirola da eta modu ezin hobean bateratzen ditu esfortzu fisiko eta mentala. Momentu oro non gauden eta nondik nora joan behar  dugun jakiteko gai izango gara, mapa batean proposatzen den zirkuitua jarraituz leku berriak ezagutuko ditugularik. Gipuzkoako Orientazio Taldeak (GOT) emango duen ikastaro honetan, kirol honekin gozatzeko beharrezkoak diren ezagutzak jasoko ditugu saio teoriko batean eta ondoren ikasitakoa frogatzeko aukera izango dugu
Uliako txoko ezkutuak erakutsiko dizkigun zirkuitu baten bitartez.

Informazio gehigarria

Lekua: Ulia Interpretazio Zentroa

LEKUA: Ulia Interpretazio Zentroa
PREZIOA: 5€
ADINA: +12 urte
Izena ematea beharrezkoa da