2020/05/24 (10:00) Ikastaroak eta taillerrak

Orientazio jarduerak: Bizikletan! [BERTAN BEHERA]

HidroLogikak Ingurumen Baliabideen Etxea

Gipuzkoako Orientazio Taldearekin antolatutako jarduera hauetan, orientazio kirola zer den eta nola praktikatzen den  erakutsiko dugu. Hasieran, partehartzaileek mapa eta iparrorratza erabiltzen ikasiko dute. Ondoren, bai bakarka edo taldeka, mapa batekin lagunduta bakoitzak bere abilezia jarri beharko du praktikan zailtasun ezberdineko ibilbidea  burutzeko helburuz. Jarduera haur, familia, gazte zein helduentzat zuzendua dago.

Egun honetan jarduera bizikletetan  egingo da. Horregatik bizikleta eta kaskoa ekarri beharko dira. Urumea ibaiaren ertzetan garatuko da, Donostian zehar, eta  gure ibaiak duen natura eta fauna eta haiek denboran zehar nola aldatu diren ezagutuko dugu. 

Informazio gehigarria

Lekua: Mikel Laboa pasabidea

BERTAN BEHERA COVID19-AREN KRISIA DELA ETA.