2019/04/18 <> 2019/04/22 (12:00-13:30) Aktibitate izardunak

Oporrak naturaz blai!

Uliako Interpretazio Zentroa

Uliak aukera ugari ematen digu oporrak naturarekin harremanetan pasa eta txoko berriak aurkitzeko. Hori dela eta, Ulia Interpretazio Zentroan hainbat ekintza antolatu ditugu, familia giroan inguru honi buruzko gauza berriak ezagutu eta ondo pasatzeko. Animatu parte hartzera!

  • Apirilak 18 Altxorraren bila: Ulian ezkutatuta altxor bat omen dago… lagunduko al diguzu aurkiten?
  • Apirilak 19 Eskuz egina: egunean zehar material desberdinak egongo dira bisitarien eskura txikienek beraien Uliako bizilagun gustukoenak sor ditzaten.
  • Apirilak 20 Baina hor al zegoen? Askotan ibiltzen gara mendian eta basoan jolasten, ibilbideak egiten... baina oraingoan begiak ondo ireki eta Uliako kolore, biztanle eta detailetxo txikietan jarriko dugu atentzioa Ulia uste duguna baino gehiago dela deskubritzeko.
  • Apirilak 21 Ezagutu parkea! Ibilbide erraz baten bitartez Uliako natura eta historiaren aztarnak ezagutzeko bisita gidatua. Irteera: Uliako aparkalekua.
  • Apirilak 22 Udaberrian murgilduta! Iritsi da udaberria eta kolorez eta animaliaz bete zaigu Ulia. Animatu gure ingurua aztertu eta gero udaberri ukitua etxeraino eramaten.
Informazio gehigarria

Lekua: Ulia Interpretazio Zentroa