Natura arte bihurtuz
2019/10/19 <> 2019/12/21 Erakusketak

Natura arte bihurtuz

Erakusketak Uliako Interpretazio Zentroa

Natura betidanik izan da inspirazio iturri eta artelan askoren bitartez mendiak, basoak, hondartzak edo beste edozein eremuk eragindako sentipenak gureganatzen saiatu dira. Naturan murgildu eta natura bera lehengai bezala erabili, hausnarketa artistikoa behin-behineko artelan bihurtzen da higadura bera artearen prozesuan barneratzen delarik. Erakusketa honetan Idea Bat elkartearekin buruturiko ariketa ikusgai izango dugu, naturan buruturiko artelan iraungikor berrientzat inspirazio iturri bezala.

Informazio gehigarria

Lekua: Ulia Interpretazio Zentroa