2020/09/16 <> 2020/09/22 Aktibitate izardunak

Mugikortasun Jasangarriaren Europar Astea

Bizikletaren Behatokia Iraunkortasunaren Behatokia

Aurtengo leloa "Emisiorik gabeko mugikortasunaren alde" da. Gai horren bidez, Europako Itun Berdean jasotako 2050erako ikatz-isurketen neutraltasuna lortzeko asmo handiko helburua islatzen du Europar Batasunak.

Horrez gain, zero isuriak garraiatzeko sistemetarako irisgarritasunak duen garrantzia azpimarratu nahi da, eta pertsona guztientzako sistema inklusiboa sustatu.

Mugikortasun jasangarri osasungarri eta seguru baten ardatz nagusiak honako hauek dira: garraiobide aktiboak indartzea, oinez eta bizikletaz ibiltzea, motordun joan-etorriak murriztea eta mugikortasun karbonizatua deskarbonizatzea eta elektrifikatzea.

Astean zehar, oinez ibiltzea eta bizikleta izango dira protagonista.