2019/05/07 (09:00) Eventos

Klima DSS 2050 Ekintza Plana. Lurraldea

2018ko ekainean, DSS 2050 Klimaren Ekintza Plana onartuta geratu zen. Helburu klimatikoekin lotutako jarduerak hedatzeko eta partekatzeko, lau jardunaldi antolatzen ari gara, planaren arlo bakoitza erdigune hartuta: energia, lurraldea, ekonomia zirkularra eta mugikortasuna.

Maiatzaren 7an, lurraldeari eta hiri plangintzari buruzko laugarren elkarraldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Lehenengo zatian, gure lurralde esparruan mamitutako hiriei eta klima krisiari buruzko esparru txosten bat izango dugu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduko Gidalerroei buruzko aurkezpen bat lagun.

Jardunaldiaren bigarren zatian, administrazio publikoko nahiz esparru pribatu eta irakaskuntzako hiri plangintzako aditu batzuen arteko eztabaida saio bat antolatu dugu, helburu klimatikoak bete eta berotegi efektua eragiten duten emisioak murrizteko hirigintzak nolakoa izan behar duen argitzeko.

Jardunaldia Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan izango da (Oñati plaza, 2). 

Informazio gehigarria

Lekua: Arkitekturako Goi-Eskola Teknikoa, Oñati plaza, 2

Topaketaren kudeaketa sostengagarriago bat lortzeko, 943 48 33 90 telefonoan edo ingurumena@donostia.eus helbide elektronikoan parte hartuko ote duzun adieraztea eskatzen dizugu.

Beste aktibitateak
2019-06-30

Urumea urertzetatik bizikletan

2019-06-30

Zooteka

Zerrendara itzuli