Klima Aldaketaren aurkako Astea Garbera Merkatal Gunean
2019/09/06 <> 2019/09/07 (Euskera) Ikastaroak eta taillerrak

Klima Aldaketaren aurkako Astea Garbera Merkatal Gunean

Ingurumen Baliabideen Etxea

Klima2050 Ekintza Plana Klima-Aldaketaren erronkarako Donostiako hiriaren erantzuna da. Testuinguru honetan kokatzen da Klima Aldaketa Aldatuz erakusketa, 15 panelez osatutako erakusgarri didaktiko hau, Klima-Aldaketaren jatorria eta bere ondoriak ulertzen laguntzen du, baita hiriari nola eragingo dion eta zeintzuk diren Donostia hari aurre egiteko burutzen ari den ekintzak.

Gainera, era osagarrian bi jarduera didaktiko programatu ditugu ostiral eta larunbatean, hilak 6 eta 7an, hurrenez hurren, Klima-Aldaketaren inguruko ezaguerak transmititzeko. Klima Aldaketa joko beroa? Publiko orokorrari zuzendutako tailer didaktikoa da, era atseginean Klima-Aldaketak planetako leku  desberdinetan bizi diren pertsonengan erogiten ari den efektuak aztertzen ditu, herritarrek burutu ditzaketen ekintzak beren efektua eta ekartzen duen ahalegin pertsonala. Beste jarduera Zuriñeren abentura haurren ipuinkontalari saioa da, Tsunami Doktoreak gutun bat jasotzen du, bere lagun Zuriñe hartz zuriak laguntza  eskatzen dio bere mundua desagertzen ari delako. Ostiral eta larunbateko jarduerak:

18:00. Ipuin-kontalaria: Zuriñeren abentura
19:00. Familientzako tailerra: Klima aldaketa, joko beroa?

Informazio gehigarria

Lekua: Garbera Merkatalgunea