Kamishibai: Enararen bidaia
2020/01/26 (11:00-12:30) Ikastaroak eta taillerrak

Kamishibai: Enararen bidaia

Ingurumen Baliabideen Etxea

Zer gertatzen da planetaren beste aldean, Afrikar kontinentean? Mattin ilustratzaileak SEO/BirdLife-ekin batera sorturiko Enararen bidaia istorioaren bitartez misterio hau argitzera goaz. Enara urtero urtero Euskal Herritik Gineako Golkora bidaiatzen duen enara bat da. Bere migrazioan hainbat herrialde zeharkatzen ditu, Aljeria, Mauritania edo Boli Kosta esate baterako, eta bertako biztanleen bizimoduak ezagutzen ditu. Ausartzen al zara berarekin bidaiatzera?

Informazio gehigarria

Lekua: Ingurumen Baliabideen Etxea

6-11 urte 

Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.