2019/04/17 (17:00) Ikastaroak eta taillerrak

Izadi Kapitaina, superheroi bat Urgullen

Haurrak Urgulleko Natur Txokoa

Bittor haur arrunt bat zen, ikastolara joaten zen, eta udarak Santa Klara uhartean pasatzen zituen aitonekin, bapatean bere bizia guztiz aldatu zen arte. Orain Izadi-kapitaina da, animalien lagun, eta zuhaitzen zaindari, Lur planetaz arduratzen erakutsiko digun superheroi maitagarri eta dibertigarria.

Alkateak pertsonalki eskatu dio Aste Santuko opor hauetan Donostiara etortzeko, hiriko parke eta hondartzetan haur eta helduek jokaera adeitsuagoa izan dezaten naturarekin. Eta lanez gainezka dago gaixua, estresak jota!!!!

Lagunduko al diogu bere lana egiten? Bihurtuko al gara gu ere superheroiak?

Informazio gehigarria

Lekua: Urgulleko Natur Txokoa

Beste aktibitateak
2019-04-16

Ura, lurra, airea

2019-04-16

Altxor sekretuaren bila

Zerrendara itzuli