2018/07/14 (11:00) (Euskera) Ikastaroak eta taillerrak

Lorategi inbaditzailea. Bisita gidatua

Ingurumen Baliabideen Etxea

Jakoba Errekondok solasaldia eskainiko du lorategirako aukeratu diren espezieen eta gurean izan duten historiaren inguruan. Landare inbaditzaileen arazoaren ikuspegi ezberdinak aurrez aurre jartzeko eztabaidarako espazioa izango da. Horrez gain, espezie horiek naturan antzematen ikasteko baliabideak eskainiko dira. Lorategi inbaditzailea landare inbaditzaileen lorategi botaniko baten eraikuntzari buruzko saiakera bat da, arteetan oinarritua. Manuel Pradosen eta Alberto Lópezen proiektua Cristina Enea Fundazioaren eta Tabakaleraren arteko Egonaldia Lurrean deialdiaren barruan egin da: hain zuzen ere, lorategi bat jarri da Uliako Mintegietako Parkean, eta erakusketa bat Cristina Eneko Ingurumen Baliabideen Etxean. Ikusgai egongo dira uztailaren 15era bitartean.

Informazio gehigarria

Hizlaria: Jakoba Errekondo

Lekua: Uliako Mintegiak Parkea, J. Elosegui Alkatea etorbidea 82

BEHARREZKOA DA ALDEZ AURRETIK IZENA EMATEA hemen.

Informazioa: 943 453 526