Hegaztiak: ezagutu, behatu eta parte hartu
2020/03/15 (11:00-13:30) Ibilialdiak

Hegaztiak: ezagutu, behatu eta parte hartu

Uliako Interpretazio Zentroa

Ezagutzen al dituzu Uliako hegaztiak? Gustatuko al litzaizuke pixka bat gehiago sakontzea? Datuak edukitzea oso garrantzitsua da hegazti zein naturaren egoera ezagutu eta babes neurriak hartu ahal izateko. Hori dela eta, Ulian egingo dugun saio berezi batera gonbidatu nahi zaitugu. Bertan, SEO/BirdLifeko kideekin
batera datu bilketan parte hartzeko ditugun aukera batzuk ezagutuko ditugu. Azalpen labur baten ondoren, ariketa erraz bat burutuko dugu. Honek gure errolda propioa egiteko balioko digu eta elkarte desberdinek luzatzen dizkiguten zientzia parte hartzaile programetan parte hartzeko trebatuko gara. Animatzen al zara pausoa ematera?

Informazio gehigarria

Lekua: Ulia Interpretazio Zentroa

Prismatikoak badituzu ekarri!

BERTAN BEHERA