Hegazti arruntak ezagutzen
2020/03/07 (10:00-12:30) Ikastaroak eta taillerrak

Hegazti arruntak ezagutzen

Ingurumen Baliabideen Etxea

Zenbat hegazti mota ezagutzen dituzu? Horietatik zenbat uste duzu ikus ditzakezula Donostiatik mugitu gabe? Gure hirian uste baino biodibertsitate handiagoa dugu eta horrela izaten jarraitzea nahi badugu ezinbestekoa dugu ezagutu araztea. Oraingoan SEO/BirdLifeko kideekin batera gure inguruko hegazti arruntenak ezagutzeko ikastaroa antolatu dugu. Lehendabizi beren ezaugarrien inguruko azalpenak jasoko ditugu eta ondoren parketik ibilbide bat eginez hauek behatzen 
trebatuko gara, eta zergatik ez, honen ondoren hegaztien ezagutza eta babeserako ezinbestekoak diren datu bilketetan parte hartzeko gai izango gara! Horretarako Ulian erroldak egiten ikasteko saioa antolatu dugu, ez galdu!

Informazio gehigarria

Lekua: Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea

Prismatikoak badituzu ekarri!

Aldez aurretik izena eman beharra dago.

BERTAN BEHERA, HAIZETEAGATIK INDARREAN DAGOEN ALERTA NARANJAGATIK.

Beste aktibitateak
2020-03-11

Haziak ugaltzeko tailerra

2020-03-11

Yugo & Lala

Zerrendara itzuli