Haziera, hazien artxibora bisita
2019/08/20 (18:00-20:00) Aktibitate izardunak

Haziera, hazien artxibora bisita

Ingurumen Baliabideen Etxea

Tabakaleran ekainaren 7tik urriaren 6ra egongo den Uriel Orlow eta Jumana Mannaren erakusketen gurutzaketatik abiatuz, ibilbideak eta solasaldiak egingo dira. Tokikoak diren eta ahazten doazen ezagutzekin harremanetan jartzea proposatzen da. Ezagutza hauen tokira bertara hurbilduz eta abiapuntu honetatik erakusketako gaien inguruan solasteko asmoz. Horrela, artistek bat egiten duten lau gairen inguruan aritzeko bi saioko uneak proposatzen dira. Lehenengo egunean kultur zentrotik atera eta tokiko eragileekin ezagutzak aktibatzeko saio praktiko bat egingo da. Bigarren egunean erakusketara egingo da bisita eta mugitutako ezagutzetatik tiratuz gai ezberdinen inguruan jardungo da.. Egun honetako jardueran Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroko, Haziera, hazien artxiboa, bisitatu egingo da.

Informazio gehigarria

Lekua: Tabakalera

Izen-emateak www.tabakalera.eu webgunean.

Beste aktibitateak
2019-05-07

Klima DSS 2050 Ekintza Plana. Lurraldea

2019-05-07

Zooteka

Zerrendara itzuli