Haitzaren gibeletik. Zigor garcíaren erakusketa
2020/09/24 <> 2020/12/13 Erakusketak

Haitzaren gibeletik. Zigor garcíaren erakusketa

Erakusketak Ingurumen Baliabideen Etxea

Zigor Garcia artista sanpedrotarra  buztinaren modelatu figuratiboa baztertu du eta zeramika garaikidera hurbildu da 2018tik. Inguruneari garrantzia emanez, erakusketa honetan Zigorrek mendiibilbide luzeetan naturarekin lortu duen zuzeneko esperientzia erakusten digu.

Land Art mugimendu artistikoak pizten duen  kontzientzia ekologistak bultzatuta, Jaizkibel mendiaren magalean eraiki nahi zuten portuaren proiektuagatik arriskuan zegoen paisaia bat bizitzen hasi zen Zigor, oso  ezaguna ez den ekosistema berezi bat desagertzeko zorian egon aurretik.

Artea ekintza izateaz gainera, bizitzea ere badenez, begiratzeaz aparte, natura  apaldu, zeharkatu, usaindu, dastatu, ukitu, izerditu, busti eta hausnartu egin behar da. «Artea ez baita, gertatu egiten baita». Hori da Zigorrek egin duena eta erakusketa  bizitzera joango den ikuslearekin konpartituko duena. 

Informazio gehigarria

Lekua: Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea