Gatz, Titiritorto basatia (Txotxongilo ikuskizuna)
2019/06/08 (12:00-13:00) (Euskera) Aktibitate izardunak

Gatz, Titiritorto basatia (Txotxongilo ikuskizuna)

Uliako Interpretazio Zentroa

Titiritortoak Uliako basoan bizi diren izaki magikoak dira. Zuhaitzen barruan bizi dira. Okilen antzera, zuhaitzen enborren barrenean eraikitzen dituzte euren habiak. Bertan babesten dira neguko hotzetik, gaueko iluntasunetik, eta bertan dira ere gutaz ezkutatzen. Gugandik oso ezberdinak dira titiritortoak. Begi bakarra dute, azal berde-berdea eta buruan ez dute ilerik, belarra baizik. Isats luze bat dute adarretatik zintzilikatzeko. Gatz Basatia zazpi urteko titiritorto bat da. Zatozte bizkor, zuek ezagutzeko irrikaz dago eta…

Informazio gehigarria

Lekua: Ulia Interpretazio Zentroa

Adina: 3-8 urte