Eguzki-tindaketa tindagai-landareekin
2018/06/10 (10:00-13:00) (Castellano) Ikastaroak eta taillerrak

Eguzki-tindaketa tindagai-landareekin

Ingurumen Baliabideen Etxea JantziAgain

Ehun-tindaketan gehien erabiltzen diren tindagai-landareak eta haien ezaugarriak ezagutuko ditugu. Artilea finkatzaileekin prestatzen ikasiko dugu, gero artilea tindatzeko. Tindaketa-prozesu klasikoa nola egiten den ikasteaz gain (ur irakinetan), parte-hartzaile bakoitzak artile eta tindagai natural ontzi bana prestatuko du eguzki-tindaketa egiteko. Ontzia leku epel eta eguzkitsuan uzten badugu, handik 3 astera, artilea, argitu, lehortu eta erabiltzeko prest egongo da.

Informazio gehigarria

Hizlaria: Birte Kurth

Lekua: Ingurumen Baliabideen Etxea

ADINA: 12 urtetik gora

IZENA EMATEA BEHARREZKOA DA: 943 453 526 / cristinaenea@donostia.eus

LEKU GUZTIAK BETETA

Beste aktibitateak
2018-05-13

Ehunduz berrerabili

2018-05-13

Etorkizuna ereiten

Zerrendara itzuli