Bere blogean bere burua aurkezten duen moduan, Maruja Torres “Ravaleko neska, Eixampleko andre bihurtu dena. Mundu mailako gatazketan zaildutako Bartzelonarra, toki orotan moldatu den kazetaria, lanbidean hasi zen hitzak osatzeko berunezko tipografiak erabiltzen zirenean, sarritan argitara ezin zitezkeen
hitzak. [... ] Urte [askotan] kazetari, erreportari, zutabegile, feissbookera, sentimental, liburu egile eta sari irabazlea; tangoa, kopla, opera, Venezia euripean eta Mediterraneoko edozein puntu kardinalen zale”. Klima-larrialdi baten testuinguruan “globalizazioak ezarritako neoesklabutzaren erronkei buruz” solas egiteko emakumea.