2020/04/02 <> 2020/06/21 Erakusketak

Dimentsioak – 3Dtik 2Dra [2020KO UDARA ATZERATUTA COVID19 DELA ETA]

HidroLogikak Ingurumen Baliabideen Etxea

2011n Donostian izan ziren eurite handiek Urumea ibaiaren beheko arroan eragin berezia izan zuten, batez ere Donostiako  Martutene eta Loiola auzoetan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak, urtero ondareikerketara bideratutako ildoaren barruan, kontuan hartzen ditu lurralde historikoan egiten diren proiektu kulturalak eta/edo urbanistikoak, eta lurraldea eta haren elementuak ezagutu eta dokumentatzeko egiten duen lana areagotzen du. Urumearen ertzetako lanek eta eraldaketek bultzatu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentua Asier  Agirresarobek, Josu Tellabidek eta Ondartez S.L.k (Beatriz Herreras eta Maria Jose Sagarduy) aurrera eraman zuten  inguruko kultur ondarearen dokumentazio eta katalogazio lana enkargatzera. HidroLogikak2020 proiektuaren barruan  kokatzen den erakusketa hau, 2014an entregatutako Urumeako arroaren kultura-paisaia izenburuan duen lan honetan  oinarritu da.

Informazio gehigarria

Lekua: Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea