Defensoras chiapanecas alzando  la voz frente a conflictos  eco-territoriales
2019/04/10 <> 2019/04/10 (16:45-19:30) (Castellano) Hitzaldiak

Defensoras chiapanecas alzando la voz frente a conflictos eco-territoriales

Ingurumen Baliabideen Etxea

Jardunaldiaren helburua da modu argian, irekian eta salaketa ikuspegiarekin lantzea Chiapasen ondare komunen, lurren eta lurraldearen defentsan lan egiten duten emakumeek bizi duten egoera eta borroka. Bertan izango dira Mikeas Sanchez (poeta eta ZODEVITE mugimenduko defendatzailea) eta Addy Pérez (CDMCH – Chiapaseko Emakumearen Eskubideen Zentroa). Proiektu erauztaileen aurrean beren borroka, defentsa eta erresistentziaren esperientzia ezagutuko dugu, bai eta giza eskubideen defentsak klabe feministan dituen arriskuak aztertu ere. Lumaltik Herriak Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean antolatutako jarduera, Donostiako Udalak diruz lagundua.

 

Informazio gehigarria

Lekua: Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea

Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea hemen.