Cristina Enea parkeko zuhaitz eta landareak urtean zehar aldatuz doaz, eta urtaro bakoitzak badu bere berezitasuna eta bere xarma. Udazkenean gingkoa horiz janzten zaigu fruituak adarretatik zintzilik eskaintzen dizkigula, astigarrek gorri sorta amaitezinezko hostoak erakusten dizkigute eta gaztainak prest daude zuhaitzetatik
erori eta lurra morkotsez betetzeko. Familientzako jarduera honetan, udazkeneko ikuskizun berezi hontaz gozatu eta parkeak eskainitako altxor txikiekin eskulan bat sortuko dugu.