2017/09/02 (11:00) (Castellano) Eventos

Bisita gidatua “Iberiar hegazti sarraskijaleak.” erakusketara egileen eskutik

Ingurumen Baliabideen Etxea

Hegazti nekrofagoen askotariko lumajeak, formak eta itxurak argazkigintzarako aukera amaigabeak eskaintzen dituzte. Horixe baliatu dute Ramón Arambarrik eta Mario Bregañak, mendi garaietako eta eremu bakartietako ikur diren espezie horien alor eder eta misteriotsuenak antzemateko. Bi argazkilariak izango ditugu gidari erakusketan zehar, eta hegazti horien eta berauen argazkiak ateratzeko esperientzaiari buruz hitz egingo digute.

Informazio gehigarria

Hizlaria: Ramón Arambarri, Mario Bregaña

Lekua: Ingurumen Baliabideen Etxea