Bihotz Inguru baso txangoak
2020/02/15 (10:30) Ibilialdiak

Bihotz Inguru baso txangoak

Ingurumen Baliabideen Etxea

Gero eta gehiago dira haurrak naturarekin harremanetan hezteak beraien garapenerako duen garrantzia azpimarratzen duten ikerketak. Hori dela eta, Bihotz Inguru-Baso-Eskola elkartearekin elkarlanean, familia osoarentzako irteerak burutuko ditugu. Ibilbide hauen helburua Donostialdean ditugun baso eta natur gune  desberdinak ezagutzeko aukera eskaini eta naturarekin harremana sustatzea da. Haurren behar eta gaitasunei hobeto egokitzeko, aurten bi adin talderentzat egokitu ditugu  ibilbideak, haur hezkuntzakoentzat alde batetik eta lehen hezkuntzakoentzat bestetik.

Informazio gehigarria

Lekua: Jaizkibel

Adina: 3-6 urte

Beste irteerak: Urtarrilak 11 (Urdaburu mendia, Errenteria), martxoak 14 (Aiako Harria)

Izen emateak: [email protected]

Beste aktibitateak
2019-10-08

Hazi lana

2019-10-08

Bihotz Inguru baso txangoak

Zerrendara itzuli