Bihotz Inguru baso txangoak
2018/06/09 (10:30-13:30) Ibilialdiak

Bihotz Inguru baso txangoak

Ingurumen Baliabideen Etxea

Geroz eta gehiago dira haurrak naturarekin harremanetan hezteak beraien garapenerako duen garrantzia azpimarratzen dituzten ikerketak. Hori dela eta, Bihotz Inguru-Baso-Eskola elkartearekin elkarlanean, familia osoarentzako irteerak egingo ditugu. Ibilbideak haurrentzako egokituak izango dira eta hauen helburua Donostialdean ditugun baso eta natur gune desberdinak ezagutzeko aukera eskaini eta naturarekin harremana sustatzea da.

Informazio gehigarria

Lekua: Ulia

IZENA EMATEA ETA INFORMAZIO GEHIAGO: bihotzinguru@gmail.com / 620 783 509