2019/06/22 (10:00-12:00) Ibilialdiak

Baso-bainua Ulian

Uliako Interpretazio Zentroa

Hirietan gero eta murgilduago bizi gara. Gure bizimoduaren erritmo azkarrek naturarengandik gero eta gehiago urruntzen gaituzte, horrek gure osasunarengan ondorioak dituelarik: estresa, antsietatea eta baita sistema kardiobaskularrean alterazioak ere. Baso bainuetan aditua den Álex Gesse gida eta giden formatzailearen eskutik, metodologia japoniar hau frogatzera animatu nahi zaituztegu. Teknika honen bitartez, naturarekin harremanak eskaintzen dizkigun onurak berreskuratuko ditugu. Uliako basoetatik paseoa, ekintza gidatuekin uztertuz, zentzumenak ireki eta gorputza indarberrituko digun esperientzia bat bizitzeko aukera izango dugu. Teknika japoniar honetan gehiago sakondu nahi duenak, bainuaren ondoren eta igandean zehar, Forest Therapyk ziurtaturiko Alex Gessek berak emango duen ikastaroan baso bainuak burutzeko gaitasuna eskuratu dezake, horretarako behar ditugun teknikak modu praktikoan ezagutu ahal izango dituelarik.

USSE eta Instituto de Baños de Bosquerekin elkarlanean.

 

                                   

Informazio gehigarria

Lekua: Ulia Interpretazio Zentroa

Izen-emateak hemen.