“Oporrak izan eta hamar egunez zoriontsu izan, baratze bat izan eta bizitza osorako zoriontsu” baserriko jendearen esana da. Baratze batek lurreko fruituak emateaz
gain, beste hainbat onura ere eskaintzen dizkigu, terapeutikoa eta lasaigarria baita. Tailer honetan, urte osoan zehar baratze ekologikoa mantentzeko trebetasunak
eta oinarrizko ezaguerak erakutsiko dira.
Lekua: Intxaurrondo Kultur Etxea
Egunak: urriak 17, 24 eta 31, eta azaroak 7 eta 14
Prezioa: 35 €
Izen-emateak: www.donostiakultura.eus