Arte efímero en la naturaleza
2019/10/12 (10:30-13:30) Ikastaroak eta taillerrak

Arte efímero en la naturaleza

Uliako Interpretazio Zentroa

Ibilbide erraz baten bitartez, Uliako gaina eta bertako landaredia ezagutzeko aukera izango dugu. Paseoan zehar naturako elementu desberdinak jasoko ditugu,
esate baterako hostoak, harriak edo lurra. Elementu hauek gure artelanak egiteko erabiliko ditugunak izango dira. Modu honetara, naturarekin erlazionatzeko modu berri bat ezagutuko dugu, artearen bidez. Lan hauek burutzerakoan bereziki kontuan hartuko dugu inguruan izan dezaketen eragina eta honek ingurumen arazoen inguruko hausnarketan sakontzera eramango gaitu. Parte-hartzaileek egindako artelanak, bertan geratuko dira, behin behinekoak, txikiak eta naturan inongo kalterik eragiten ez dutenak izango baitira. Ibilbidean zehar, eta LIBERA proiektuarekin bat eginez, bidean aurkitzen ditugun hondakinak ere jasoko ditugu. Modu honetan lehen zaborra zegoen tokian aire libreko artelan iragankorrak utziko ditugu.

Informazio gehigarria

Lekua: Ulia Interpretazio Zentroa

LEKUA: Ulia Interpretazio Zentroa
ADINA: Pertsona helduei zuzendutako jarduera

LEKU GUZTIAK BETETA