Añarbeko urtegira bisita
2019/09/14 (10:00) (Euskera) Ibilialdiak

Añarbeko urtegira bisita

HidroLogikak Ingurumen Baliabideen Etxea

Gipuzkoako populazioaren %44a urez hornitzen duen Añarbeko urtegiaren azpiegiturak eta bertan egiten diren lanak gertutik ezagutu ahal izango ditugu bisita
honetan. Horrez gain, presa inguratzen duen ingurune ederraz gozatu ahal izango dugu bertatik bertara; ur-masa egonkorrak ekosistemetan duen eragina ikusi ahal
izateko, eta balio paisajistiko eta natural handia duen gune hau hobeto ezagutzeko. Añarbeko Urak-ekin lankidetzan.

Informazio gehigarria

Lekua: Renfeko geltoki pareko markesinan

TOPALEKUA: Renfeko geltoki pareko markesinan
DOAKOA
Izena ematea beharrezkoa da, hemen.