Añarbeko urtegira bisita
2019/03/24 (10:00) Ibilialdiak

Añarbeko urtegira bisita

Ingurumen Baliabideen Etxea

Gipuzkoako populazioaren %44a urez hornitzen duen Añarbeko urtegiaren azpiegiturak eta bertan egiten diren lanak gertutik ezagutu ahal izango ditugu bisita honetan. Horrez gain, presa inguratzen duen ingurune ederraz gozatu ahal izango dugu bertatik bertara; ur­masa egonkorrak ekosistemetan duen eragina ikusi ahal izateko, eta balio paisajistiko eta natural handia duen gune hau hobeto ezagutzeko. Añarbeko Urak­ekin lankidetzan.

 

Informazio gehigarria

Lekua: Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea

Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, hemen.

Topalekua: Donostiako autobus geltokia (Federico garcía Lorca, 1)

Doako jarduera