Añarbeko urtegia
2018/07/15 (10:00) (Euskera) Ibilialdiak

Añarbeko urtegia

HidroLogikak Ingurumen Baliabideen Etxea

Gipuzkoako populazioaren %44a urez hornitzen duen Añarbeko urtegiaren azpiegiturak eta bertan egiten diren lanak gertutik ezagutu ahal izango ditugu bisita honetan. Horrez gain, presa inguratzen duen ingurune ederraz gozatu ahal izango dugu bertatik bertara; ur-masa egonkorrak ekosistemetan duen eragina ikusi ahal izateko, eta balio paisajistiko eta natural handia duen gune hau hobeto ezagutzeko. Añarbeko Urak-ekin lankidetzan.

Informazio gehigarria

BEHARREZKOA DA ALDEZ AURRETIK IZENA EMATEA hemen.

TOPALEKUA: Donostiako autobus geltokia, Federico García Lorca, 1

DOAKOA

Irteera hau gazteleraz egingo da irailak 8an.

Informazioa: 943453526