2018/04/25 (19:00) (Castellano) Hitzaldiak

AGORA K2050: Triálogo climático

Agora K2050 Ingurumen Baliabideen Etxea

Barack Obamak esan zuen “arazoari aurre egiteko neurriak baino azkarrago ari da aldatzen klima”. Baina Trump presidenteak AEBak Parisko Akordiotik atera zuen joan den ekainean. Berotze globala iruzurra dela pentsatzen du. Hala ere, klima-aldaketaren ebidentziak ugariak dira, geruza atmosferiko urrunenetik ozeanoaren sakontasuneraino, gure hirietan muturreko fenomeno klimatikoak esperimentatuz. Klima-aldaketan sinesten dugu? Zein dira nazioarteko eta toki-esparruko beharrezko konpromisoak klima-aldaketa arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko? Zer diote Europar Batasunetik? Funtsezko zein aldaketari egin behar diete aurre pertsonek eta enpresek eguneko zereginean? Zein aldaketa dira beharrezkoak eredu ekonomikoan?

Informazio gehigarria

Hizlaria: Maria José Sanz, Jesús Alquézar, Antxon Olabe

Lekua: San Telmo Museoa

Hizlariak:

> María José Sanz, Biologia-zientzietan Doktorea. BC3ko zuzendari Zientifikoa, Klima-aldaketan eta bere oinarri zientifiko, politika eta neurrietan aditua.
> Jesús Alquézar, Soziologia eta Politika-zientzietan eta Ekonomian lizentziaduna. 2009. urteaz geroztik Europako Batzorderako lan egiten du ingurumenarekin eta klima-aldaketarekin zerikusia duten politiketan.
> Antxon Olabe, ekonomista, ekonomia eta ingurumen-kudeaketan espezializatua, klima-aldaketa izan da bere jarduera profesionalaren ardatza.

ANTOLATZAILEAK: Cristina Enea Fundazioa, Donostiako Udala eta San Telmo Museoa

Beste aktibitateak
2018-03-29

Odonatoak: uraren hegoak

Zerrendara itzuli