2018/09/19 (19:00) (Euskera) Hitzaldiak

AGORA K2050. Emakumeak eta kirola. Eta klima-aldaketa?

Agora K2050 Ingurumen Baliabideen Etxea Iraunkortasunaren Behatokia

Gipuzkoan kirol desberdinetan erreferente diren hiru emakume kirolak ingurumenean izan ditzakeen inpaktu positibo nahiz negatiboei buruz ariko dira, bakoitza bere bizi- eta lanbide-esperientziatik abiatuta.

Kirol-diziplina desberdinetako zenbait txostenek jada aipatu izan dituzte hainbat kirol-jarduerak klima-aldaketan izan ditzaketen inpaktuak. Eta era berean, klimaren aldaketa hauek kirol jakin batzuk praktikatzeko aukeretan eragina izan dezakete.

Informazio gehigarria

Hizlaria: Naroa Agirre, Ainhoa Murua, Leire Olaberria

Lekua: San Telmo Museoa

LEKUA: San Telmo Museoa

ANTOLATZAILEAK: Cristina Enea Fundazioa, Donostiako Udala eta San Telmo Museoa

Euskaraz: aldibereko itzulpena