Ongi etorri zure zuhaitzaren fitxa sortzeko laguntzailera

Jarraian, pausu erraz batzuk jarraituz, zuhaiztatzeko aukeratu duzun zuhaitzari buruzko datuak eman ahal izango dizkiguzu, bai eta bere zenbait argazki ere. Mesedez, ahal duzun informazio kopuru gehiena emaiguzu, bilduma osotu bat egin ahal izateko.

Laguntzailearen pausu guztiak jarraitu ahal izateko, zuhaitzari buruzko ondorengo informazioa beharko duzu:

  • Perimetroa
  • Garaiera *
  • Argazki orokorra

Gogoratu zuhaiztatzen duzun zuhaitz bakoitzeko, euro bateko ingresoa egin beharra dagoela Kutxabankeko ES82 2095 0611 0610 6352 5843 kontuan, zure izena eta ZUHAIZTATU ZAITEZ jarriz kontzeptuan.

Behin ordainketa eginda, eta fitxa zuzenduta eta itzulita dugunean, Zuhaiztatu Zaitez webgunean argitaratuko da.

*Ez baldin badakizu nola kalkulatu garaiera, lotura honetan azaltzen dizugu bideo batean.

Zuhaitzaren kokalekua

Koka ezazu maparen gainean, ahalik eta gehien doituz, aukeratu duzun zuhaitzaren kokalekua. Gogoratu Donostiako hirigunean egon behar duela zuhaitzak (ez dute balio baso edo lorategietakoek) eta txorkoan landatutako alea izan behar duela.

Zuhaitzaren ezaugarriak

Idatz itzazu zuhaitzaren ezaugarri garrantzitsuenak: bere garaiera, enborraren perimetroa (zirkunferentzia) lurretik metro batera, bai eta zuhaitz hau aukeratzearen arrazoiak.

  • edo aukeratu bat zerrendatik:

Zuhaitzaren deskribapena

Zuhaitzaren egoeraren deskribapena idatz ezazu: hostoak nolakoak dituen, enborraren deskribapena, adarrek eta adaburuak zein forma edo itxura duten, fruiturik badu nolakoa den… Itxura orokorra, alegia.

Irudiak gehitu

Igo itzazu zure zuhaitzaren argazkiak: zuhaitzarenak orokorrean, enborrarenak, adarrenak, fruitu eta hostoenak… Gogoratu argazkiek ezin dutela mega 1 baino gehiago pisatu.

Zure zuhaitzaren jarraipena egiteko, tarteka (urtaro aldaketarekin adibidez) bidalizkiguzu argazki gutxi batzuk, bere bilakaera eta denboran zehar nola aldatzen ari den ikus dezagun. Argazkiak cristinaenea[abildua]donostia[puntu]org helbidera bida ditzakezu.

Jarri hemen artxiboak

Aukeratu artxiboak

Datu pertsonalak

Idatzi zure datu pertsonalak.

Gogoratu zuhaiztatzen duzun zuhaitz bakoitzeko, euro bateko ingresoa egin beharra dagoela 2095 5381 16 1063525843 kontuan, zure izena eta ZUHAIZTATU ZAITEZ jarriz kontzeptuan.

Behin ordainketa eginda, eta fitxa zuzenduta eta itzulita dugunean, Zuhaiztatu Zaitez webgunean argitaratuko da.

 

Eraman punteroa ezkerretik eskuinera

Zuhaitz gordetzen

Eskerrik asko Zuhaiztatu zaitez! egitasmoan parte hartzegatik. Jaso dugu zure fitxa eta gainbegiratu ostean, laster kontsultatu ahal izango duzu webgunean. Zuhaiztatze prozesua amaitutzat emateko euro 1 ordaindu beharra dago zuhaiztatutako zuhaitz bakoitzagatik (ziurtagiria guri bidali).

Gogoratu nahi beste aldiz har dezakezula parte Zuhaiztatu zaitez! egitasmoan.

Itxi