Basoberritzeko kanpaina

Gainera, Zuhaiztatu zaitez! egitasmoak basoberritze ekintzak ere izango ditu. Horretarako, partehartzaile bakoitzak euro bateko ekarpena egingo dio egitasmoari, zuhaiztatzeko unean. Euro bakoitzagatik, era berean, Cristina Enea Fundazioak beste euro bat jarriko du, eta guztia basoberritzera bideratuko da.

Ikusi Mendizorrotz mapa handiago batean

Horrela, urtero Zuhaiztatu zaitez! egitasmoarekin bildutako diruarekin, Donostiako Damazelai inguruan zuhaitz landaketa ekitaldia antolatuko du, eta bertara zuhaiztatzaile guztiak egongo dira gonbidatuak.