Nola parte hartu

Hauek dira Zuhaiztatu zaitez! egitasmoarekin bat egiteko jarraitu beharreko urratsak:

  1. Edozein arrazoirengatik esanahi berezia duen hiriko zuhaitz bat aukeratu. Zuhaitzak hirigunean egon behar du (kaleetan, plazetan, etorbideetan, ibilbideetan etab…), eta ezin dira aukeratu naturguneetan, parke edo lorategietan daudenak, txorkoetan kokatuta ez baldin badaude.
  2. Apuntatu zuk aukeratu duzun zuhaitzaren ezaugarriak, geroxeago webguneko zuhaiztatze fitxa bete ahal izateko: zuhaitzaren garaiera, metro bateko altueran enborrak duen diametroa, adaburuaren forma, hostoen itxura…
  3. Atera zuhaitzaren argazki batzuk: argazki orokorra, azalaren itxura erakusten duen beste bat, adaburuarena, hosto eta/edo fruituena…
  4. Zuhaiztatu zaitez! egitasmoaren webgunea bisitatu, zuk gustoko duzun zuhaitz horrekin beste inor zuhaiztatu ez dela jakiteko.
  5. Bete itzazu zuhaitzaren datuak horretarako webgunean eskuragarri izango dituzun pauso errazen bidez. Berehala e-postaz erantzungo dizugu Zuhaiztatu zaitez! egitasmora ongietorria emanez, eta berandu baino lehen zure zuhaitzaren inguruko informazioa egitasmoaren webgunean kontsultatu ahal izango duzu.
  6. Sar ezazu euro bat aitabitxitu edo amabitxitu nahi duzun zuhaitz bakoitzeko, egitasmoaren kontu korrontean (2095 5381 16 1063525843). Ez ahaztu kontzeptuan zure izen-abizenak eta ‘Zuhaiztatu zaitez’ testua jartzea. Ziurtagiria posta elektronikoz bidali cristinaenea[abildua]donostia[puntu]eus helbidera.
  7. Urtaro aldaketa bakoitzean (nahi izanez gero maizagoa ere egin dezakezu…), zure zuhaitzari buruzko datu eta argazki eguneratuak bidalizkiguzu e-postaz (inausketak, loratzeak, itxuraldaketak etab…) egitasmoan parte hartzen duten zuhaitz guztien egoera eta bilakaera ezagutu ditzagun.