Zuhaiztatu zaitez! proiektua egitasmoak, gizartearen eta hiriguneak aberasten dituzten elementuen artean benetako lotura sortu nahi du, hiritarrak espazio publikoaren jabe eginez. Hiriko zuhaitzen aitabitxi edo amabitxi era bolondres batean bilakatzea du helburu egitasmoak, non onurak bi aldeek jasoko dituzten, hiriguneko zuhaitzek batetik, eta Donostiako gizarteak bestetik.

Basoak zaintzea eta beren kudeaketa iraunkorra beharrezkoak dira Klima Aldaketaren aurkako borrokan eta desertifikazioaren areagotzea geldiarazteko. Horregatik, basogune eta oihanak babestea ezinbestekoa da. Era osagarrian, hiri, kale, plaza eta etorbideetan dauden zuhaitzen betebeharra ere, nahitaezkoa da. Espezie horiek, elementu estetiko eta paisajistiko gisa ezezik, bioaniztasunaren babeserako eta karbono dioxidoaren kaptazio eta finkatzerako ere, paper garrantzitsua jokatzen dute.